>

Maiatza 8th, 2008 by kudeatzailea

militarra.jpgEta 510 kontrol ezarri, 940 inkurtsio, 79 etxe palestinar okupatu, 159 aldiz bideak itxi, 11 etxeratze agindu (toque de queda), etab. luze bat. Hilabete bat askorako ematen die israeldar boicot.jpgarmadakoentzat, palestinarrentzat hilabete bat gehiago bere oinarrizko eskubideak ukaturik. 60 urteko okupazioa eta gero palestinarrentzako egunerokoa, izen bakarra du: holokaustoa. Bitartean munduan, Palestinar eragileen deialdiari erantzunez, Israel-i boikot! mobilizazioak burutzen ari dira eta 15erako daude deituak mobilizazio gehienak.

Jarraitu irakurtzen… »

Maiatza 7th, 2008 by kudeatzailea

sionismo es racismo.jpgSionismoak eragindako hondamendiak 60 urte betetzen dituen honetan, Komite Internazionalistek ere egitarau berezia osatu dute hilabete honetarako eta ekainerako. Mobilizazio bat, irratsaio bereziak, egunkari informatiboa, txarlak eta irudi zein argazki erakusketak besteak beste proiektatuko dituzte.

Jarraitu irakurtzen… »

Maiatza 6th, 2008 by kudeatzailea

flncFLNC 1976 erakunde ezezagunak atzo maiatzak 5 jakitera eman zuenez, orain urtebete inguru batzartu ziren FLNC UC eta Urriaren 22ko FLNC erakundeetako kide batzuk bestelako bolondres abertzale batzuekin, eta Kortsikaren askapenerako batasuna aldarrikatu dute, arlo publikoan diharduten abertzaleei eskua luzatuz.

 

Kortsikar Herria desagertzen uzteko ez daudela prest argudiatu dute, beraien kultura, historia eta hizkuntzaren defentsan. “Frantziar estatuak argikiro agertu du Kortsikar herria anikilatu nahi duela, gure lurra suntsituz beraien diru-egarriaren arabera. Gure lurra salgai da eta berau akaparatzen duten atzerritarrei argi diotsagu: Ez daudela babestuak, inork ez gaituela atzerapausorik ematera behartuko”.

 

Diotenez, beraien batasun erabakiak FLNC Kortsikako Nazio Askapenerako Frontea berrindartzea du helburutzat, 1976an FLNCren sorrera ekarri zuen izpiritua aldarrikatuz eta beraz beraien burua FLNC 1976 deituz.

 

Era berean, adierazpen honekin beraien gain hartu dituzte 26 ekintza, erakunde turistiko, gendarme kolono eta banketxeen aurka batik bat, Kortsikak egun bizitzen duen egoera historiko gogorrari erantzunez.

gif kortsika

Iturria: Forum des Peuples en Lutte

Maiatza 6th, 2008 by kudeatzailea

boikot1.jpgAl Naqba-ren edo hondamendiaren 60. urteurrena dela eta “Gazteok Israel-i Boikota!” aurrera eramaten ari da Kamaradak. Zentzu horretan, ostiral honetan, hilak 9, Ondarruko gaztetxean eztabaida burutuko dute. Bertan, Palestinaren egoeraren inguruan aritzeaz gain, Israel-i boikot! dinamikaren inguruan ere eztabaidatuko dute. Solasaldia amaituta, ateratako ondorioekinzubi zaharra.jpg panel erakusketa burutuko dute herrian.

Eztabaida eta erakusketa: Maiatzak 9, 21:00etan Ondarru-ko gaztetxean.

Jarraitu irakurtzen… »

Maiatza 5th, 2008 by kudeatzailea

rejak.jpgMaiatzaren 15ean 60 urte beteko dira Israel Palestinaren okupazioa militarra abiarazi zuenetik. Egun horretan Askapena-k Euskal Herri osoan mobilizazioak antolatu ditu, parte hartu! Bestalde, gazte mailan boikot ekimena zabaltzeko boikota1.jpgideiarekin Kamaradak sareak hainbat mobilizazio eta kultur jarduera antolatu ditu herri eta unibertsitate desberdinetan. Zure herrian, ikastetxean ez badago ezer antolatuta, badakizu, animatu eta ekin lanari! Berri honetan sartu ezkero bi kartel mota aurkituko dituzu, erabili!

Jarraitu irakurtzen… »

Maiatza 5th, 2008 by kudeatzailea
errefuxiatuak.jpgInposizioak 60 urte betetzen ditu Palestinan. “Al Naqba” edo hondamendiaren urteurren honetan, herritarrok mobilizatzera deitu dute Askapena-k eta Kamaradak gazte internazionalisten sarea. Askapena-k deitzen dituen mobilizazio orotara parte hartzera deitzun dugu Kamaradak-eko sarekideak. Era berean, unibertsitateetan eta herri desberdinetan “Gazteok Israel-i boikota!” ekimen eta mobilizazioak antolatzen ari dira. Zure ahotsa entzunarazi; Palestinarekin elkartasunean, Israel-i boikota!

Jarraitu irakurtzen… »

Maiatza 4th, 2008 by kudeatzailea

eztabaida.jpgGazteon formakuntza internazionalistan aportazio txiki bat egiteko ideiarekin, Kamaradak sareak bigarren liburuxka aterako du “Israel-i boikot” deituko dena. Aurrekoan, gazte topagunerako internazionalismoari buruzko liburuxka atera ostean, oraingoan aipatutako gai honekin garrantzitsua iruditzen zitzaigun lantxo bat egitea, izan ere, momentu honetan 60 urte betetzen dira Israel-eko estatua sortu eta beraien borondatea indarrez inposatu zutela. Orain aurkezten dizueguna zirriborroa besterik ez da, definitiboaboikot1.jpg guztion aportazioekin egingo da. Beraz, parte hartu eta proposamenak helarazi iruzkin bezala. Aportazio guztiekin liburuxka definitiboa osatuko dugu. Ongi adierazi zer kendu nahi duzuten eta negritaz idatzi proposatzen duzun testu berria.

Liburuxka: Israel-i boikot.pdf

Jarraitu irakurtzen… »

Maiatza 3rd, 2008 by kudeatzailea

Omar Barghouti, analista politiko, kulturala iragandako urte askotan Palestina historikoarentzako estatu bakar, laiko eta demokratiko baten aldekoa da. PACBIren, Israeli Boikot Akademiko eta Kulturalaren kanpainaren sortzailetariko bat. 2004an sortua eta Hegoafrikako apartheidean oinarritua izan zena. Artikulu honetan, opresio kolonialeko testuinguru batean, intelektualek ezin dutela neutral jokatu argudiatzen du. Askatasuna, berdintasuna eta autodeterminazioa jokoan daudenean apolitiko edo indeferente izateak ez du balio.

Jarraitu irakurtzen… »

Maiatza 1st, 2008 by kudeatzailea

langileak.jpgMaiatzare 1goan urtero munduko kaleetan jende andana biltzen da langilei dagozkien eskubideen aldarrikapenean. Modu guztietako aldarrikapenak aurkituko ditugu gaurkoan eta kolore guztietakoak, baina askok egungo eredu ekonomiko globala ezbaian ipiniko dute. Eskubide nazionalak ukatutak dituzten herrietan aldarrikapen honek garrantzia hartuko du aldarrikapen sozialekin batera, hala gertatuko da Euskal Herrian adibidez.astillero.jpg Boston-en etorkinak izango dira eguneko protagonista nagusienetakoak, Habana-n munduko mobilizazio jendetsuenetakoa ospatuko da, baina jendetsuak izango dira Peru-n, Bartzelona-n,  Madril-en, Filipinas-en, Mosku-n, Johanesburgo eta munduko beste txoko askotan.

Jarraitu irakurtzen… »

Apirila 30th, 2008 by kudeatzailea

comiendo.jpgIgande honetan, maiatzak 4, Santa Cruz de la Sierra-ko (Bolivia-ko hiri populatuena, oligarkiaren gotorlekua) latifundistek, enpresarioak eta abeltzainek erreferenduma ospatuko dute autonomia estatutua onartzeko. Paradoxikoa suertatzen da, izan ere, era guztietako mugimenduak MASeko gobernuarekin batera jatorrizko herrieiautonomia.jpg autonomia aldarrikatzen baitiete orain dela gutxi onartutako konstituzioan. Baina hau ez da kontzeptu kultural, etniko edo linguistikoetan oinarritzen den autonomia eskakizuna, hau oligarkek negozio petroliferoak, nekazal esklabismoa eta pribilegioak ez galtzeko antolatzen den erreferenduma da.

Jarraitu irakurtzen… »

« Aurrekoak

Egutegia

Maiatza 2008
Asl Ast Ask Ost Osl Lar Iga
« Api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Atalak

Azken berriak

Azken iruzkinak

Artxiboak

Loturak

Rss-ak

Meta